Xiri gastro-tabernaren arima, gastronomiaz, lan taldeaz, arteaz, musika onez, giroaz, apaltasunez eta batez ere bete-beteko dedikazioaz osatua dago, egunero aurrera egiten ahalbidetzen diguna.
Alderdi hauek gabe, ezer ez zen berdina izango, ez ginen gu geu izango.
Arima bihotzaren neurotransmisorea dela diote, gure kasuan, Xiriren bihotza sukaldeko suek eta gu geu, proiektu hau posible egiten dugunok, osatuko genuke dudarik gabe.
Gure lantaldea gabe, bai sukalde barruan zein kanpoan daudenak, ezingo genuke zeregin hau aurrera eraman, eurok bait dira gure jatetxeko funtsezko ardatza. Pertsonalaren formakuntza, maila guztietan, gure filosofiaren funtsezko alderdia da.
Gure sukaldaritzak, garrantzi handia hartzen du hemen, baina dastatzen duzun bitartean entzuten den abestiak ere, egun on esaten dizun zerbitzariaren irribarreak ere edota kafea hartzen duzun bitartean jakinmina ematen dizun Zumetak ere.
Gure lantaldeko irribarrea benetakoa da, ez da adeitasun hutsa. Formakuntza, motibazioa eta lanarekiko gogoa eta jarrera ona da, lankideen eta lagunen arteko irriak dira.
Gure sukaldarien aurpegietan marrazten diren irribarreek, jaki miresgarriak sortzen dituzte, plater hauek mahaietara ahal den tratamendu hoberenarekin iristen direlarik, ilusioa eta zoriontasuna, eta horrek zapore ona du.
Ibilera hau sortu genuenak Mikel eta David gara, bi lagun on, eta lantalde guztia bezala, egunez egun hazten ari gara, gure helburua? gure bezero kuttunen sabelak zoriontsu egin, ahogozoz bete, hauek gozatuz gu ere gozatzen bait dugu.
Xiri, bezero guztiak amonaren sukaldaritzara gerturatzeko ireki zen, maitasun horrekin egindako platerekin, baina giro moderno batean, gaur egungo teknikekin eta euskal gastronomia eta sukaldea gurtuz.
Xiri Donosti 2018ko apirilaren 6an ireki zen. Eta bere ibilbide oraindik motzean, bezeroen arreta on eta sukaldaritza erreferente bilakatu da Donostian.