Kokteleria
Nazioarteko edo autore kokteleria bilatzen baduzu, Gintonik bat edo Old Fashioned bat, Mojitoak… Xiri Donosti, Donostiako barra gailenen artean aurkitzen da.
Xirin kokteleria gure DNAn agertzen da.
Kokteleriaren historia, kasu askotan, debeku aldietara lotuta ageri da, pikaroei, gizatxarrei, liskargileei, lokal klandestinoei, bizioari…
Xirin pixka bat pikaroak gara, horregatik gure bihotzean kokteleriak leku handia dauka.
Koktelak gastronomia modu bat dira, maila altueneko sukaldaritza likidoa, adin guztietarako (ez izutu, koktelak alkoholik gabekoak ere izan daitezke eta), mutur finenentzat eta hasi berrientzat ere.
Ez diogu sekula koktel bat inori ukatuko, are gehiago, gurekin bizitako esperientziari amaiera emateko eta osatzeko beti gomendatuko dugu.
Departamendu honen atzean, Mikel López aurkituko duzue, “the boss”, barraren jaun eta jabe ukaezina, agitatzaile hoberena #shake shake shake.
Mikel López
Lan ibilbide luzea duen eta hirian oso ezaguna den bartender batetaz ari gara.
Estatuko eskola hoberenetan formatua izan da, hala nola, House of Mixology (Madril), Liquid Experience (Bartzelona) eta Basque Culinay Center (Donostia) eta iada 15 urteko esperientzia du, nazioarteko koktelerian, kokteleria klasikoan eta autore koktelerian.
Tokiko koktelerian, izaera egonezin eta sormen handikoenen artean topa dezakegu, Xirira egiten duzun bisita berezia izan dadin lanean jarduteko prest. Ez dago eusten zaion koktelik, zure gogoko koktela kartan ageri ez bada boss-ari eskatu besterik ez duzu.